| Aurkezpena |
|
Bergarako IDAZLE ESKOLAk zortzi ikasturtetan garatu du bere idazketa metodologia eta pedagogia. Eta bere arrastoa uzten ari da euskal literaturan, testugintzan eta kulturgintzan. 2010-11 ikasturteaz geroztik, gainera, Europako Idazketa Sortzaileko Elkartekide da, EACWP (European Association of Creative Writing). IDAZLE ESKOLAk edozein lanetan euskaraz idazteko gaitasuna bermatzea du helburu. Horrekin batera, baita, orain arte nagusiki erdaraz aritu diren alorretan eskola sortzea, alegia, alor horietarako ereduak sortzea.Horiek horrela, IDAZLE ESKOLA honek, euskara oraindik ohikoa ez den alorretan erabilgarri egiteko baliabideak eskaini nahi ditu, aldi berean, hizkuntzen ukipenaren ondorioak ezagutzen eta gainditzen laguntzeko.Zortzi urtetan garatu dugun metodologiak ondo frogatua utzi du oso alor ezberdientan aritu den jendearen artean (komunikabideetan, irakaskuntzan, osasungintzan, legegintzan.…) hizkuntzari buruzko hausnarketan oinarritutako metodologiak euskaraz sor-maila askoz hobez idazten dutela gradu-ondoko ikasleek bere formakuntza amaitu ondoren. Euskararen egoera soziolinguistikoak idazle literarioaren eta idazle profesionalaren arteko ezezagutza eragin du. IDAZLE ESKOLAren hirugarren helburua, arlo hauetan euskaraz egiten denaren eta egin daitekeenaren berri ematea da. Horretarako, idazle profesionalei idazle literarioak erabili ohi dituen baliabide erretoriko eta estilistikoak ezagutarazten die eta idazle literarioek beste zenbait alorretan egiten ari diren lanaren berri ematen diote. Ikasle mota hauek kontutan hartuta, Idazle Eskolak bi idazketa mota lantzen ditu: idazketa literarioa eta idazketa profesionala -lan-arloko zein ikasketa-arloko idazketa, alegia.
|








