parallax background

Informazioa


HELBURUAK

LEHENENGO IKASTURTEA

• Narrazioaren, argudiaketaren eta baliabide erretorikoen gakoak jasotzea.
• 10.000 karaktere bitarteko lanetan trebatzea.
• Asteroko lanen bidez, idazketaren metodologia finkatzea.
• Idazketa-zuzenketa prozesuaz hausnartzea.
• Ikasleak bere generoa eta lan luzeago baten bidean jartzea.
• Idazle baten formakuntza gertutik ezagutzea.

BIGARREN IKASTURTEA

• Aukeratutako generoan liburu bat idazteko dimentsioaz jabetzea.
• Liburu bat idazteko tutoretza pertsonalizatua eskaintzea.
• Euskal literaturaren berri zabaltzea.
• Idazle baten formakuntzan, IDAZLEAK IRAKURLE programaren bidez, irakurketa eta kultur bideetan arakatzea.
• Literatur-generoen oinarriak ezagutzea.
• Besteei idazten erakusteko gaitasunak garatzea.


HARTZAILEAK

• Formakuntza honen amaieran lizentziatu edo graduatu izango den literaturzalea.
• Lanbidez idazketan edota testuen zuzenketan diharduten profesionalak (euskaltegietako irakasle, irakasle, editore, maisu-maistra, itzultzaile, kazetari…).
• Irakurtzeko zaletasuna eta irakurritakoa interpretatzeko zaletasuna duen edozein graduatu edo lizentziatu idazteko eta irakurtzeko zaletasuna dakarrena.

METODOLOGIA

• Ikasketak praktikoak. Hasiera hasieratik ikaslearen gaitasunetik abiarazi eta jomugan duen generoekin jartzen da harremanetan ikaslea, hainbat ariketaren bidez.
o Ikasleen lanak taldean zuzentzen dira eskoletan
o Ikasleek tutore pertsonala du lehen ikasturtean eta bigarren ikasturtean berak hautatzen du.
o Argitaratzeko ere idazten da (7ka udan, EGANen, www.idazten.com orrian,...).
Idazketa sortzailea. Idazteko erabili daitezkeen estrategia sortzaileak funtsatzen oinarritzen da ikasketa-prozesua.
Irakurlearen ikuspegia lantzen duen formakuntza. Genero bakoitza bereizten dituen ezaugarriak eta euskaraz erabili beharreko hizkera-maila anitzak kontutan hartuz.


Larunbatero ordu eta laurdeneko hiru saio izango dira. Goizeko 9:30tatik 13:40tara. Hiru ikasgai izango dira. Ikasgai guztiak alderdi teorikoa eta praktikoa landuko dute. Gainera, alderdi presentzial honetaz gain, alderdi telematikoa ere aurrikusten da.

Ebaluazioa jarraia da eta ikasleekin egindako lan praktikoen jarraipena egiteko baliagarria. Ikasleek telematikoki jasotzen dute gelarako prestatutako material guztia. Ikasgai bakoitzean ariketa praktikoak egin behar dira eta ikastaroan zehar sortzen joango diren mintegi edo eztabaida guneetan parte hartu beharko da. 2. ikasturte hasieran ikasleak landu nahi duen generoa hautatuko du eta gutxienez 30 orriko lan originala aurkeztu.

Ezkutuko kode baten bitartez ikastaroko plataforma telematikoan sartu eta ondorengoa kontsultatu ahal izango da:

• Ikasgai bakoitza
• Ikasgai bakoitzaren material osagarria
• Ikasgaiko arduradunari galderak egin
• Eztabaidetan parte hartu
• Ariketa praktikoak egin

Banaka idatzi eta elkarren artean zuzendu Bergarako UNEDen egiten diren arren ikasketak alderdi telematikoak ere garrantzi handia du. Alde batetik, irakasle eta ikasleei denbora ematen dielako eskolara joan aurretik ikasleek egindako lanak denen artean irakurrita izateko eta beraz ikasleek sortutako materialetan oinarritu ahal izateko azalpenak eta zuzenketak.

Eta bestetik, gaur egun bide birtualak ematen dituen aukerak profitatuz www.idazten.com orrian ikasleen lanak argitaratuz. Izan ere, webguneek permititzen baitute bestela argitaratzen zail diren lanak (generoagatik edo luzeragatik, esate batera) irakurtzeko moduan jartzea.

Bide telematikoak elkarlanerako sare eta bide bihurtzen dira beraz, eta idazteko lan bakartiari, zuzentzeko eta irakurlea bilatzeko aukera ematen dio IDAZLE ESKOLAko idazle-gaiari.

MATRIKULAZIOA

Matrikulazioa: 2023ko urriaren 13a bitarte

Matrikula modu telematikoan egin daiteke, eta zalantza guztiak tirastortza@idazten.com helbide bidez argitu ahal izango dira.

Bigarren ikasturtean matrikulatu nahi duten ikasle guztiek ere matrikula telematikoa bete beharko dute eta ordaingaria posta elektronikoz bidali.

2024ko ekainean IDAZLE ESKOLAko bekan parte hartzen dutenek diru-saririk jaso ahal izango dute. Aurreko ikasturteetan bezala, beka deialdi bat izango da. KARMELE IGARTUA BEKAren oinarriak hemen dituzue: http://www.idazten.com

IRAUPENA

Iraupena: 7 hilabete.

Hasiera data:

2023ko urriak 14.

Bukaera data:

2024ko apirilak 29.

TITULUA

Graduondoko titulua jasotzeko lizentziatura edo diplomatura behar da. Hezkuntza Sailak homologatutako graduondo maila du IDAZLE ESKOLAk. Bergarako UNEDeko Ikastetxe Elkartuak graduondoko titulua igorriko du.

HIZKUNTZA

Ikastaroa euskaraz emango da.

PREZIOA (ikasturteko)

1.300€ (%10eko deskontua Irailaren 30a baino lehen ordainduz gero)